Lau kanporaketa eta hogeitazortzi norgehiagokaren ondoren baditugu aurten ere “Cafés Baqué” eskeintzen dizkigun txapela entzutetsuak janzteko borrokatu beharko dituzten lau pilotarien izenak. Hogeitahamabostgarren edizio honetako finalak berriztu berria den Iurretako “Kepa Arroitajauregi” pilotaleku dotorean jokatuko dira. Pilotari bizkaitarretaz aparte, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Errioxako bi maila ezberdinetako partehartzaileak izan dira aurten nor baino nor gehiago txapelketan, kadeteak alde batetik, gazteak bestetik. Gipuzkoako elkarteetako pilotaria izango dira gehiengoa finaletan nahiz eta gazte mailan jokatuko duen Ituarte Atxondoarra da izatez. Beraz, finaletan aurrez aurre izango ditugunak Lazkaoko LAPKE elkarteko Ibarluzea eta Iruñako Oberenako Sanchez kadetetan eta Azpeitiako Ilunpeko Odriozola eta Lazkaoko LAPKEko Ituarte Atxondoarra gazte mailan.