Berria

- Prestakuntza-aldian dauden pilotarien prestakuntzarekin jarraitzea da helburu nagusienetarikoa, arlo profesionalean debuta egiteko aukera handiekin, etorkizun hurbilean.

 

 

- Durangaldeko udal zein enpresek, bereziki Cafés Baqué, Euskal pilotarekiko egiten duten apustua eskertu nahi da, eskualde honetan kalitatezko partiduak eskeiniz.

 

 

 

 

2022ko irailaren 1ean- Etorkizuneko pilotarien “Cafés Baqué” txapelketaren XXXV. edizioa aurkeztu da enpresa babeslearen instalakuntzetan. Aurkezpen honetan txapelketako protagonista diren pilotari Bizkaitarrak, pilota jaialdiak jasoko dituzten herrietako ordezkariak (Abadiño, Iurreta eta Mañaria) eta Bizkaiko Pilota Federazioko ordezkariak bildu dira.

 

 

 

 

Aurten aspaldiko partez, Bizkaiko zein inguruko lurraldetako buruz-buruko pilotari onenak gonbidatuta daude txapelketaren maila igotzeko asmoarekin, beraz Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Errioxako kadete zein gazte mailako txapeldun zein txapeldunordeak ikusteko aukera izango dugu gure probintzian, Bizkaiko kategoria bakoitzeko zortzi onenei aurre eginez.

 

 

 

 

Txapelketari irailaren 7an emango zaio hasiera eta urriaren 7an amaiera. Bitartean aste bakoitzeko asteazken eta ostegunetan jaialdiak egongo dira arratsaldeko 18:45tan.

 

 

 

 

“Aukera paregabea da gure pilotariei maila altueneko partiduak eskeintzeko bi urteko geldiune behartu honen ostean eta ezinezkoa litzateke “Cafés Baqué”k gure kirolarekiko egiten duen apustua gabe” azaltzen du Enaitz Olaeta, Bizkaiko Euskal Pilota Federazioko lehendakariak.

 

 

 

 

Bestalde Iñigo Gutierrez, Cafés Baquéko marketing zuzendariak dio “Cafés Baquérentzako txapelketa berezia da formakuntza garaian dauden pilotari hauei adin gazteetatik igortzen zaien baloreengatik: konpromisoa, ardura eta dedikazioa besteak beste. Gainera beraien eguneroko lanaren fruituak eta kirol honekiko jartzen duten ilusioa erakusteko aukera emateak harro egoteko modukoa da guretzako.

 

 

 

 

Gainera, antzinako txapelketa formatua berreskuratu ahal izatea garrantzi eta dimentsio handiagoa ematen dio txapelketari eta espero dugu honek gure pilotarien garapenarekin jarraitzen laguntzea, euren helburu ezberdinak lortu ahal ditzaten.”