Open 2023 Torneoko udako jaialdiak itzuliko dira.
Urte askotan udako lehiaketarik izan gabe egon ondoren, Bizkaiko Euskal Pilota Federazioak pilota jaialdiak jartzen ditu martxan uda garaian. Ekainean, uztailean, abuztuan, irailean eta urrian Bizkaiko Euskal Pilota Federazioak 30 jaialdi inguru antolatuko ditu uda honetan. Txapelketa antolatu bat sortzeko asmoz eta pilotariek denboraldian zehar ezarritako lana eta konpromisoa babestuz, pilotari gazte hauei jarraipena eta ilusioa eman nahi zaie jaialdi hauekin. Euskal Pilota sustatuko da Bizkaiko hainbat udalerritan, jai giro tradizional eta autoktonoan. 100 pilotari inguruk hartuko dute parte, eskuz zein erremintakoak.
Lehiaketa-sistema ofizial puntuagarria honako hau izango da:
Bermeo (iraila 7, 12, 17) eta Gueñes (Zaramillo uztailaren 3an, Gueñes uztailaren 31n, Sodupe abuztuak 10) udalerriak izango dira egoitz puntuagarriak, Basauriko Artunduagako frontoian urrian jokatuko diren finalei begira.
Bermeo eta Gueñes udalerrietatik bi finalistak aterako dira eta urriaren 16an Basaurin izango dira finalean.
Gordexola udalerrian, Beraskola, Iratzagorria eta Zaldu auzoetan triangelu-formako txapelketa bat egingo da ere.
Herri horiez gain, udako partidak herri hauetan jokatuko dira:
SUKARRIETA, ERANDIO, BERRIZ, BERRIATUA, ELORRIO, ZARAMILLO, MARKINA-XEMEIN, SANRTURTZI, ETXEBARRI, GORLIZ, SOPUERTA, TRAPAGA, SAN IGNAZIO, GUEÑES, MENDEXA, BERMEO, SODUPE, LARRABETZU, MENDEXA, GORDEXOLA, LEZAMA, BAKIO, ABADIÑO, DIMA, BASAURI.