Berria

Asteburu honetan Gasteizko hainbat pilotalekutan jokatu diren partiduen emaitzak berri ezinhobea utzi digu Bizkaian, izan ere, gure selekzioak, beste partehartzaileek baino final gehiagotarako sailkatzea lortu ondoren, txapela gehien janztea lortu duena izan delako, 2023 honetako federazioen arteko GRABNI txapelketan ezker paretako garailea izatea lortuz.



2004. urtetik, bizkaitarrek, ez dute lehenengo posturik lortu eta aurreko edizioan, hirugarren sailkatuak izan zirela kontuan izanda, aurten lortutako garaipenaren dimentsioa are aipagarriagoa dela argi islatzen da.



Larunbateko arratsaldea estu bizi izan zen Mendizorrotzako instalakuntzetan, Bizkaiak 15 txapela lortuta, Nafarroako selekzioaren azken partiduetako emaitzen zain baitzeuden bertara gerturatutakoak, hautatzaileak, pilotariak eta federazioko arduradunak. Azken partidu hoien emaitzei esker Nafarroako selekzioa 14 txapelarekin lotzen zen eta GRABNIko garaikurra Bizkaia aldera ekartzea lortu zuten selekzioko neska-mutilek.



Trinketean aldiz aldea nabaria zen final kopuruan Nafarroarekin alderatuta eta emaitza finala ere horrelakoa izan zen, eta jokamolde honetan azpitxapeldun suertatu zen Bizkaia, merituko postua ere, kontuan izanda Bizkaiak tradizioz ez duela trinketeanrekiko hainbesteko atxikipenik. Honetan Nafarroa izan zen garaile.



Bizkaiko Euskal Pilota Federazioak, bere lehendakariaren hitzetan "Oso pozik gaude eta garaipen hau klub zein pilotariei eskertu beharra dago, federazioak egindako apostua hartzearren. Merezitako ospaketa laster egitea espero dugu, talde giro hau urtetan mantendu nahi dugulako, arrakastaren sinonimo baita."