Berria

Kaixo guztioi!!!

Orain dela bi aste, Euskadiko Euskal Pilota Federazioak antolatzen duen Kluben arteko Euskal Ligako finalak jokatu ziren Euskal Herriko frontoi ezberdinetan, eta Bizkaiko klubak nabarmendu ziren.

Zesta-punta modalitatean Markinako taldeak kadeteen eta 22 urtez azpikoen tituluak eskuratu zituen, eta Berriatuko Klubak gazteen eta 22 urtez azpikoen finalak jokatu zituzten.

Eskuzko modalitatean 22 urtez azpiko mailako finala Bizkaiko bi kluben arteko lehia suertatu zen, Zeanuriko Joko Alai Klubak Dimako Txumuluxuetaren aurka irabazi zuelarik txapela.

Senior mailako eskuz binakako bi tituluak Bizkaiko Klubentzat izan ziren; Lemoa gizonezkoetan eta Lea Ibarra emakumezkoetan.

Pala motzari dagokionez, Sestaoko Lagun Arteak nagusi mailan finala galdu zuen eta Gatikako Artepek txapela irabazi zuen nagusien ohorezko mailan.

Larruzko paleta modalitateari deritzonez, Bizkaiko klubek final guztiak lortu zituzten, Mungiako Danak bat klubak gazte eta ohorezko mailan finalak galdu zituzten eta Sopelako Kurenek nagusi mailan ere bai.

Gomazko paleta eta frontenisean nagusi izan ziren Bizkaiko klubak. Mungiako Danak Bat gizonezko nagusien mailan eta Orozkoko Olgetan taldeak gazteen kategorian nesketan lortu zituzten gomazko paletari dagozkion txapelak, eta  bukatzeko frontenisean Zierbenako Galipa Klubeko bi bikoteren artekoa izan zen finala.

Laburbilduz, Bizkaiko kluben jarduera ona Euskal Kluben Ligaren edizio berri batean (9 titulu Bizkaiko klubentzat eta 18 klub finaletan), berri onak GRABNI Txapelketaren hasiera honetarako.

 

EUSKADIKO TXAPELKETA FINALAK EMAITZAK

ZESTA PUNTA BINAKA KADETE

MARKINA 30-14 NOAIN J.A

ZESTA PUNTA BINAKA GAZTEAK

BERRIATUA 17-30 ZUMAIA K.E

ZESTA PUNTA 22 AZPIKOAK

MARKINA 30-19 BERRIATUA

FRONTENIS NAGUSIAK OHOREZKO MAILA

ZIERBANA A 1-2 ZIERBANA B

ESKUZ BINAKA 22 AZPIKOAK

TXUMULUXUETA 10-22 JOKO ALAI

ESKUZ BINAKA NAGUSIAK

LEMOA 22-7 LAPKE B

ESKUZ BINAKA EMAKUMEZKOAK

LEA IBARRA 22-6 ALOÑA MENDI K.E

PALA MOTZA NAGUSIAK

GAZTELEKU CJ 40-32 LAGUN ARTEA

PALA MOTZA NAGUSIAK OHOREZKO MAILA

ATERPE K.E 40-35 EPLE

PALETA LARRUZ GAZTEAK

MOUGUERRE 35-22 DANAK BAT

PALETA LARRUZ NAGUSIAK

MOUGUERRE 35-33 KURENE

PALETA LARRUZ NAGUSIAK OHOREZKO MAILA

DANAK BAT 25-35 OBERENA

PALETA GOMA NAGUSIAK

DANAK BAT 25-21 ERREKALEOR

PALETA GOMA GAZTEAK EMAKUMEZKOAK

OROZKO TXAPELDUN