
SELECCION DE PELOTA VASCA DE BIZKAIA 2025
Esta semana se ha presentado oficialmente nuestra seleccion
GRABNI txapelketa prestatzeko entrenamenduak duela aste batzuk hasi ziren arren, Bizkaiko Euskal Pilota Selekzioaren aurkezpen ofiziala joan den asteartean egin zen Bizkaia pilotalekuan. Bertan ehun pilotari baino gehiago bildu ziren, eta hautatzaileekin batera derrigorreko argazkiak hartu zituzten.
Aurten, kirolaz kanpoko arrazoiengatik Errioxak ez du parte hartuko beraz, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Iparraldeko selekzioen aurka jokatuko dugu. Txapelketan 20 jokamolde/maila baino gehiagotan parte hartuko dugu, 165 pilotari baino gehiagorekin eta 13 hautatzailerekin. Egoitzak jokamoldearen arabera aldatuko dira: Markina-Xemein eta Berriatua (zesta-punta), Mungia (pala), Gautegiz-Arteaga, Bilbo, Matiena, Larrabetzu (erreminta), Getxo eta Zierbena (frontenisa) eta Bilbo eta Abadiño (trinketa).
"Helburua 2024an galdutako titulua berreskuratzea da, gutxigatik ihes egin zuena" zehaztu zuen Iñigo Aurtenetxe egungo zuzendaritza batzordeko kide eta lehendakari hautetsi berriak.
AUPA BIZKAIA!!!