
"BIZI PILOTA BIZKAIAN" HAUTAGAITZA GARAILE BEPF-KO HAUTESKUNDEETAN
Iñigo Aurtenetxe buru duen hautagaitzak aldeko 23 botorekin irabazi ditu Bizkaiko Euskal Pilota Federazioaren zuzendaritza batzorderako hauteskundeak
10 Martxoa 2025
Bozketak parte hartze handia izan zuen; izan ere, 43 klub zeuden hautestontzietara deituta eta 40 izan ziren hauteskunde hauetan parte hartu zutenak. Emaitza honakoa izan zen: 23 boto "Bizi Pilota Bizkaian", Iñigo Aurtenetxe buru zela, 15 boto "Denontzat Bizkaian Pelota", Egoitz Ojinaga buru zela, boto zuri bat eta baliogabe bat.
Errekurtsoa aurkezteko epea zabalik dago, beraz, datorren martxoaren 15ean jabetuko dira behin betiko karguaz.
Eskerrak eman nahi dizkiegu botoa ematera joan ziren klub guztiei, beren konpromisoa eta interesa erakutsiz.