Asteburu honetan ere Bizkaiko kluben arteko “El Corte Inglés” sari nagusiko txapelketako final gehiago izango ditugu Sondika eta Lekeition.
Ostiral honetan abenduaren 23an bi jaialdi desberdin izango ditugu ezker paretako frontoian.
Alde batetik, Sondikan arratsaldeko 18:00etan hasita 4 partidako jaialdia izango dugu lehenik larruzko paletako kadete eta gazte mailako finalak eta ondoren 3. 2. eta 1. Mailako pala motzeko finalak. Aipatzekoa da Armintzako klubak final guztietan izango duela partehartzea, non, 3 mailako txapela beraien artean izango dutela lehia bai ala bai Armintzara eramanez.
Bestetik, ostiral arratsaldean baina 16.30etan hasita Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan Zesta puntako banakako finalak izango dira. Jaialdia 3 partidaz osatuko dute, lehenik Gazteen maila Berriatuako bi pilotarien arteko lehia izango da, ondoren Emakumezkoena eta bukatzeko Nagusien mailakoa, Gernikako Euskal Jai Alai klubak finaleko bi pilotari sailkatu txapela gernikarren artean lehiatuz.
Beraz hurbildu finaletara, dena prest!