Asteburu honetan Bizkaiko kluben arteko “El Corte Inglés” sari nagusiko txapelketako final gehiago izango ditugu Bizka iko lurraldeko puntu ezberdinetan.
Estreinakoz izango dugu aurten Bizkaian jaioberria den jokamolde bat ere, pilota egokitua alegia. Junta honek pilota egokituari bultzada emateko konpromezua hartu zuen eta 2022 honetan baditugu lehen aldiz Bizkaiko txapelak jokoan ez-gaitasun intelektuala duten pertsonak palaz zein eskuz, BIde Bieta kluba honetan aitzindari izanda, eta ez-gaitasun fisikokoak palaz gurpildun aulkian, Zartadako klubarekin burura.
Bestetik ezker paretako frontoian paleta gomaz eta frontenis banakako jokamoldeetan aritu diren taldeak izango dira euren indarrak neurtuko dituztenak Elorrion zein Bakion lehenak eta Getxoko Fadurako instalakuntzetan bigarrenak, fronteniseko maratoia izango den igande goizeko jardunaldi batean.
Gainera,
Bizkaiko kluben arteko “El Corte Inglés” sari nagusiko ezker paretako txapelketak aurrera doazen bitartean ezin da ahaztu asteburu honetan trinketeko finalak izango ditugula ere Bilbon eta Abadiñon.
Asteburuko finalen programazioa Bilbon eta Abadiñon banatuko dira modalitate eta maila desberdinetako pilotariak lehiatuz txapelaren bila. Ostiralean, abenduak 16, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Bizkaia trinketean paleta gomaz eta larruz arituko dira pilotariak, orotara jaialdiak 4 partidu izanez. Hurrengo egunean, larunbata, Abadiñoko Tornosolo trinketera igaroko dira finalak bai goizez eta arratsaldez jaialdiak izanez. Jaialdia goizeko 10:00etan hasiko da eta eskuzko eta gomazko modalitateeko partidak izango ditugu. Arratsaldean, eskuzko modalitate hutsako 3 partidako jaialdia izango da.
Beraz, aukerak badira… ez duzue aitzakirik!!