Joan den asteburuan 2022ko XXXII edizioko El Corte Ingles Sari nagusiko - Bizkaiko Kluben arteko Txapelketaren finalak jokatu ziren. Finaletako jaialdiak Eskuz binaka eta frontenis modalitateetan jokatu ziren, maila guztietan hain zuzen ere.
Eskuz binakako jaialdiak Iurreta, Balmaseda, Bermeo eta Zeanuriko udalerrietan banatu ziren eta Frontenisekoak Zierbenako udalerrian jokatu ziren.
Izandako emaitzak erreparatuz, Iurretako frontoian lehiatu ziren Eskuz binakako ohorezko mailako finalak, non, Lemoako klubak lortu zuen garaipena Galdakaoko Adiskide klubaren aurrean 22-9 koagatik. Gazteen 1. Mailan, Lezama eta Zornotzako Lagun Onako kluben artean Lezamak lortu zuen txapela 22 – 18 ko markagailuaz eta Kadete 1. mailan Upo mendi gailendu zen Iurretako Olaburu klubaren aurka 22-10.
Emakumezkoen eskuz binakako 1. Mailako finaletan Bermeoko Artza pilotalekuan, Olatz Arrizabalaga – Janire Arrizabalaga ezin izan zuten Amaia Alday eta Enara Anitua osatutako bikotea garaitu eta 15-22 geratu zen markagailua.
Bukatzeko Frontenisean Getxok eraman zuen txapela etxean jokatzen zuen Zierbenako Galipa klubaren aurka, 0 – 2 , (10-11) (5-10).
Pilotalekuetan izan zen giro ona azpimarratu behar dugu eta Federazioak lehiaketan parte hartu duten pilotari, klub, epaile eta bolondres guztiori zorionak eman nahi dizkie egindako lanagatik eta aipamen berezia eginez aurtengo 2022ko txapeldun guztiei, ZORIONAK.