Xedea, ikuspegia eta balioak

Misioa

Bizkaiko Euskal Pilota Federazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna duena. Bertan biltzen dira kirolariak, teknikariak, epaileak, klubak, kirol-elkarteak eta beste erakunde batzuk, Bizkaiko Lurralde Historikoan euskal pilotaren modalitatea praktikatzeko, sustatzeko eta antolatzeko.

Bizkaiko Euskal Pilota Federazioak euskal pilota diziplinak izango ditu barnean. Bizkaiko Euskal Pilota Federazioak euskal pilotaren kirol-modalitateko jarduera eta lehiaketa ofizialak bultzatu, kalifikatu, baimendu, ordenatu eta antolatzen ditu, eta, hala badagokio, Bizkaiko lurralde-eremuan eratzen edo definitzen diren modalitate horretako diziplinak ere bai, Euskadiko Euskal Pilota Federazioari dagozkion eskumenei eta Bizkaitik kanpo egin ditzakeen jarduerei kalterik egin gabe.

Bisioa

Bizkaiko Euskal Pilota Federazioak erreferentea izan nahi du:

  • Bizkaian pilota indartzea eskola eta federazio-eremuetan, maila guztietarako lehiaketak antolatuz.
  • Pilotari zientzia ematea eta teknifikatzea, lehendik dauden teknifikazio-proiektuak biziberrituz eta bultzatuz.
  • Bizkaian pilota zabaltzea eta jendarteratzea, gure kirola kultura-ondarearen ikuspegitik bultzatzeko programak abian jarriz.
  • Emakumeen parte-hartzea eta pilotaren praktika jolas-kirol gisa sustatzea.

Baloreak

Bizkaiko Euskal Pilota Federazioari lotutako pertsonen artean aldarrikatu nahi diren baloreak honako hauek dira:

  • Hezkuntza
  • Errespetua
  • Laguntasuna
  • Berdintasuna
  • Konpromisoa
  • Erantzukizuna
  • Elkartasuna
  • Sustapena
  • Lankidetza
  • Talde-lana