Berria

Gaur goizean aurkeztu da Bizkaiko eskuzko herriarteko txapelketaren 50. edizioa Bilboko BBK aretoan.

Aurkezpenean Bizkaiko Fortu Aldundiko ordezkaria, Federazioko ordezkariak eta txapelketan parte hartuko duten pilotariak izan dira.

Txapelketa Maiatzaren 5ean hasiko da eta finalak ekainaren 28an, ostiralez, Zeanuriko Frontoian jokatuko dira.

Aurtengo edizioan hogeita lau herrik parte hartuko dute.