
18 Urria 2022
Igande honetan eman zaio amaiera uda osoan Bizkaiko herrietan zehar jokatu izan den Bizkaiko Open txapelketa. Jairik jai jokatzen izan dira gure pelotari gazte eta nagusi garrantzitsuenak eta beste jai batean bukatu dira, Basauriko San Faustotan, lau txapeldun utziz, Iglesias-Bullon gaztetan eta Karregal-Bilbao nagusitan, Bilbao-Busket eta Riol-Arrizabalagari irabazita Artunduagan. Partidu onak eta giro ezin hobea pilotalekuan izandakoa, izan ere finalen aurretik Bidebieta taldeko txikienek ere euren trebezia erakusteko aukera izan zuten eta.