Berria

Asteburu honetan, GRABNI Txapelketako final guztiak jokatuko dira Gasteizko pilotaleku ezberdinetan. Honekin batera doakizue programazioa. Txapelketa modalitate guztietan jokatzen da gazte, 22 azpiko eta nagusi mailetan .



Bizkaiko selekzioak, ligako fase on bat egin ondoren, finalerdi eta final zuzen askotara iristea lortu du.



Bizkaia ezker paretako frontoian jokatuko diren 38 finaletatik, 23 jokatuko ditu eta final gehien jokatuko dituen Federazioa izango da.



Trinketean Bizkaiak jokatu beharreko 17 finaletatik 6 jokatuko ditu.



Gauzak horrela, Bizkaiko selekzioa ahalik eta titulu gehien lortzeko ilusioarekin aurkeztuko da asteburuan, eta garaipen globala lortzen saiatuko da, Nafarroako eta Gipuzkoako Federazioen baimenarekin, horiek baitira antzeko finalista kopuru handiena duten Federazioak.