
Atzo arratsaldean Guggenheim Museoaren inguruan egin zen Bizkaiko selekzioaren aurkezpena, GRABNI txapelketan parte hartzeko, non hainbat eskualdek hartzen duten parte, Gipuzkoak, Errioxak, Arabak, Bizkaiak, Nafarroak eta Iparraldek.
Txapelketa honetan 150 pilotari inguruk hartuko dute parte Bizkaia ordezkatzen ezker pareta eta trinketean hainbat espezialitate ezberdinetan. Guzti hauek hiru kategoriatan parte hartuz (gazteak, 22 urte azpikoak eta nagusiak).
Txapelketa martxoaren 11n hasiko da eta maiatzaren 1era arte luzatuko da, non bizkaitarrek beraien ibilbidea martxoaren 12an hasiko dute Iparralderen aurka.