
Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzatik Zesta-Punta modalitateko Bizkaia mailako teknikari lan posturako hautagaitza prozesua zabaldu dugu. Animatzen al zara?
Hautatua baldin bazara hauek izango dira zure funtzioak:
- Bizkaia mailan zesta puntako teknifikazio proiektuaren kudeaketa aurrera eramatea:
- Pilotariak hautatu
- Asteroko entrenamenduak antolatu eta garatu
- GRABNI txapelketan hautatzaile lanak egin
- Entitate ezberdinekin komunikazio/koordinazio lanak aurrera eraman: Klubak, pilotariak eta federakuntzarekin batik bat.
Hautagaiek bete beharreko baldintzak:
- Zesta puntan pilotari gisa esperientzia izana (federatu edota profesional mailan).
- Kirol entitate baten kudeaketan edota teknikari gisa esperientzia.
- Federatu mailan zesta punta munduaren ezagutza
- Euskara menperatzea
Positiboki baloratuko dena:
- Kirol arloan formakuntza izatea.
- Bizkaitarra izatea
- Pertsona ekintzailea izatea.
- Talde lana sustatzea.
- Lan giro positiboa bultzatzeko gaitasuna izatea.
- Monitoretza lanetan aritu izana
Eskaintzen dena:
- Urtarriletik apirilera arte astean 4 orduko lanaldia
- GRABNI torneoan hautatzaile eta botilero lanak egitea
Dokumentazioa bidaltzeko epea:
Interesdun hautagaiek CV-a eta titulazioek kopiak Abenduaren 15 arte info@bepf.eus helbidera bidaltzeko epea izango dute.
Hautagaitza prozesuan aurrera doazen hautagaiek Abenduaren 20 eta 21an, aurrez-aurreko elkarrizketa izango dute.