Berria

Gaur goizean, Bilboko BBK aretoan, Eskuzko Herriarteko LI. Txapelketaren aurkezpena egin da. Bertan, parte hartu duten pilotarietako batzuk izan dira: Koldo Bilbao jauna, BBK babeslearen izenean; Carlos Sergio jauna, Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean; eta Karmelo Ariznabarreta jauna, Bizkaiko Eusko Pilota Federazioko presidentea.



Prentsaurreko horretan iragarri dutenez, hamasei udalerrik hartuko dute parte aurtengo edizioan, eta final handia Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko da, ekainaren 20an.