
Otsailaren 28tik aurrera Bizkaiko Kluben Txapelketari ekingo zaiola berriz jakinarazten dizuegu Erremintako modalitateetan (frontoia binaka), eta 2021eko Martxoaren 7tik aurrera, eskuzko modalitatean (frontoia binaka).
Bertan behera geratu ziren gainerako modalitateak (Eskuz Banakako txapelketa eta Eskuzko-Erramintazko Banakako Trinkete txapelketa) hurrengo asteetan berrabiaraziko dira.
Federazioko web orrian dituzue modalitate eta kategoria guztietako egutegiak aldatuta.
Era berean, gogorarazten dizuegu urriaren 26a baino lehenagoko COVI-19aren ondorioz bertan behera geratu ziren jardunaldi guztiak 2021eko Martxoaren 28a baino lehenago jokatu beharko dira.
Bertan behera utzitako partidak jokatzeko, bi taldeek ados jarri beharko dute, pilotalekua, eguna eta partidaren ordua.
Programazio data , 2021eko Martxoaren 22a, astelehena, baino lehenago jakinarazi beharko zaio BPFEri, eguerdiko 12ak baino lehen. info@bepf.eus
Partida jokatzeko akordiorik lortzen ez bada, BEPFk erabakiko du tokia, eguna eta ordua.