Berria

Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzatik Zesta-Punta modalitateko Bizkaia mailako teknikari lan posturako hautagaitza prozesua zabaldu dugu. Animatzen al zara?

 

Hautatua baldin bazara hauek izango dira zure funtzioak:


  • Bizkaia mailan zesta puntako teknifikazio proiektuaren kudeaketa aurrera eramatea:
     

    • Pilotariak hautatu

    • Asteroko entrenamenduak antolatu eta garatu

    • GRABNI txapelketan hautatzaile lanak egin

    •  

  • Entitate ezberdinekin komunikazio/koordinazio lanak aurrera eraman: Klubak, pilotariak eta federakuntzarekin batik bat.

Hautagaiek bete beharreko baldintzak:

 


  • Zesta puntan pilotari gisa esperientzia izana (federatu edota profesional mailan).

  • Kirol entitate baten kudeaketan edota teknikari gisa esperientzia.

  • Federatu mailan zesta punta munduaren ezagutza

  • Euskara menperatzea
  •  

 

Positiboki baloratuko dena:

 

  • Kirol arloan formakuntza izatea.

  • Bizkaitarra izatea

  • Pertsona ekintzailea izatea.

  • Talde lana sustatzea.

  • Lan giro positiboa bultzatzeko gaitasuna izatea.

  • Monitoretza lanetan aritu izana




  •  
  •  
  •  

Eskaintzen dena:

 


  • Urtarriletik apirilera arte astean 4 orduko lanaldia

  • GRABNI torneoan hautatzaile eta botilero lanak egitea
  •  

Dokumentazioa bidaltzeko epea:

 

Interesdun hautagaiek CV-a eta titulazioek kopiak Abenduaren 15 arte info@bepf.eus helbidera bidaltzeko epea izango dute.

 

Hautagaitza prozesuan aurrera doazen hautagaiek Abenduaren 20 eta 21an, aurrez-aurreko elkarrizketa izango dute.

 

Dokumentuak