Berria

Uztailaren 2an eta 3an, Iurreta, Galdakao, Lemoa, Sopela, Larrabetzu eta Zierbenako pilotalekuak izango dira Bizkaia Cup 2021eko final handien agertokiak.



Hiru hilabete baino gehiagoko lehiaketaren ondoren, modalitate eta kategoria guztietan, zestan izan ezik, lehiaketak amaiera izango du, guztira hogei finalekin.



Bizkaia Cup normaltasunez garatu da, beraz, parte hartu duten guztiak zoriontzea besterik ez zaigu geratzen.



Webgune honetan bertan, karteldegiaren atalean, finalen seinalamenduak dituzue.