Berria

Joan den asteburuan Iurretan gomazko paletako modalitateko finalak jokatu zirenean amaitu zen Bizkaiko Kluben 2020ko XXX. Txapelketa, batez ere pairatzen dugun pandemiak baldintzatuta.

 

 

Asko izan dira klubek eta pilotariek euren jaialdiak antolatzeko izan dituzten zailtasunak, muga asko izan dituzte partidak antolatzeko orduan, etxeratze joerengatik, erabilgarri egon ez diren frontoiak, Pilotari kutsatuak, konfinatuak, konplikazio asko.

 

 

 

 

Bizkaiko Euskal Pilota Federaziotik eskerrak eman nahi dizkizuegu guztioi (pilotariak, epaileak, klubak, etab.), parte hartzeagatik eta une zail hauetan ondo jarduteagatik. Zuen sakrifizio, iraunkortasun eta gure euskal pilotaren Kirola maitasunik gabe, ez zen ezer posible izango. Eskerrik asko guztioi.

 

 

 

 

Eta eskerrik asko, baita ere, finalak hartu zituzten udalerriei, beren instalazioak utziz eta eskatutako segurtasun-neurriak betez. Abadiño, Bilbo, Markina, Sopela, Usansolo, Zuanuri, Basauri, Zornotza eta Galdakao izan ziren egoitzak, eta horietako asko zuzenean eskeini zituzten klubei Facebook bidez, txapelketa osoan zehar egin duten bezala.

 

 

 

 

Orain Bizkaia Cup. –ekin aurrera!!! Goazen