Berria

 



SARS-CoV-2 birusak sortutako osasun larrialdia dela eta txapelketa ofizial guztiak bertan behera geratu ziren martxoan. Larrialdi egoera

honek aurrera jarraitzen du eta badirudi luzerako joango dela. Jadanik, G.R.A.B.N.I txapelketako 4 jardunaldi jokatuta egon behar ziren eta

tamalez bat bera ere ezin izan dugu jokatu. Hasiera batean txapelketaren lehiaketa sistema moldatzea pentsatu zen eta liga sistema batetik kopa

sistema batera pasatu, final-laurdenak, finalerdiak eta finalak jokatuta. Hau horrela antolatzeko ordea, beti ere egutegia mantenduta,

ezinbestekoa da final-laurdenak apirilaren 26ko asteburuan jokatzea eta badirudi ezinezkoa izango dela. Egoera ikusita, Euskadiko Euskal

Pilotako zuzendaritza batzordeak aurtengo denboraldiko G.R.A.B.N.I txapelketa behin betikoz bertan behera geratzea erabaki du.



Ea hurrengo denboraldian zorte hobea dugun.



Ongi egongo zareten esperoan, agur bero bat.



Zaindu eta ondo izan