Berria

Larunbat goizean Multikirol eta Hastapen jardueren jardunaldia Bizkaia Frontoian ospatu zen. Multikirol topaketa honetan Altzaga ikastolako hainbat ikasle hurbildu ziren Euskal Pilotaren ezagutzaren lehen pauso bezala.  Bigarren txandan ostera, hastapen jardueretan zentru desberdinetako ikasleak etorri ziren, hala nola,San Viator, Asti-Leku, Las Viñas, Aizkorri eta Altzagakoak. Topaketa honetan tako taillerra eta Euskal Pilotaren jokamolde desberdinak ezagutu eta probatu zituzten. Hain zuzen ere, paleta, esku pilota eta zesta punta jokamoldeak. Bukatzeko opari bana jaso zuten eta eta Euskal pilotaren inguruan ezagutzen eta jolasten jarraitzeko asmoarekin bukatu zen jardunaldia.