Noticia

XXXVIII BIZKAIKO ESKOLA KIROLAREN JOKOAK 2019.

MAIATZAREN 11,12,18 eta 19

9 de mayo de 2019

XXXVIII BIZKAIKO ESKOLA KIROLAREN JOKOAK 2019
MAIATZAREN 11,12,18 eta 19

Sopelako frontoiak, Gernikako Jai Alai frontoiak eta Bilboko Bizkaia trinketeak jasoko dituzte eskolarteko finalak denboraldi on bati agur esateko. Bertan izango dira modalitate eta maila ezberdinetako kirolariak. Gure esker ona adierazi nahi diegu, parte hartu duzuen guztioi (pilotariak, entrenatzaileak, klub, epaile delegatuak,etab).
Lehnego asterburu honetan, larunbatean hasiko dira Eskolarteko Paleta txapelketaren finalekin Sopelako frontoian. Goizeko 10:00etatik aurrera gomazko paleta eta arratsaldeko 16:30etatik aurrera larruzko paletaren txanda izanez.
Igandean ordea, Frontoi berberean goizeko 11:00etan ikastetxeen txanda izango da, Esku Pilota H-ko finalak.  
Bigarren asteburuko finalei erreparatuz, Maiatzaren, 18an Sopelako frontoian Eskuz Banakako eskolarteko finalak izango dira egun osoan zehar, goizean 10:00etan hasiz eta arratsaldez 16:30etan.
Maiatzaren 19,igandea, goizeko 10:00etatik aurrera, Bilboko Bizkaia trinketean Eskolarteko trinkete finalak jokatuko dira. Gainera goiz berberean, goizeko 11:00etan Gernikako Jai Alai frontoian Zesta Punta D txapelketako azken topaketa ospatuko da eta jarraian A txapelketaren Finalak.   
Finalista guztiei zorte ona eta jardunaldiaz gozatzea opa diegu. Era berean, finaletara iritsi ez direnei Euskal Pilota praktikatzen jarraitzera animatzen diegu